Enpresa
Gure Historia
1976tik
1976. urtean Miguel Angel Alkortak elikadura sektorean zeharreko jarduerari hasiera eman zion, hainbat produktuen trataeran eboluzionatuz, 1993an, bere anaia den Jose Ignaciorekin batera, bakailaoa produktu nagusi gisa finkatu zuten arte.
1999an, enpresaren garapen garai betean, COMERCIAL ALKORTA ANAIAK osatzen dute sozietate mugatu gisa, eta instalazio berri eta zabaletan inbertitzen da, bai eta elikagai tratamendurako tresneria modernoan ere, bakailao gezatua gure identitate zeinua izanik.
Enpresaren hazkuntza konstantea zela eta, 2009ko urtarrilean 3.700m2 baino gehiagoko instalazio berrietara lekualdatzen da, zeinak teknologia berritzaileenekin hornituak dauden, gure produktuen zaintza, kontserbazio eta elaboraziorako, higiene eta kalitate ziurtasun maximoarekin, bakailao gezatu, gazi eta gatz-puntuan izozturiko bakailaoaren prestaketa eta banaketan buruzagi izaten jarraitzen baimentzen diguna.
